XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biztanleen %13k soilik hartzen du bere burua irlandar hiztuntzat inolako zalantzarik gabe

(...) eta gorakada hori gelditzen ari dela dirudi.

Estatu mailan gertatutako aldaketa demografikoak, espazialak eta sozialak jadanik erroldan agertutakoei dagokie.

Gaitasun maila handiko pertsona gehiago daude ondoko talde hauetan besteetan baino: Gaeltacht-en bizi direnak, hezkuntza-maila altukoak eta lanbidez profesionalak edo administrariak direnak.

B. IRLANDERAREN ERABILPENA GIZARTEAN

Helduen artean 1983an egindako ikerketan besteak beste honako galdera hau egin zitzaien:

Joan den aste honetan elkarrizketarik izan al duzu irlanderaz?.

Ehuneko bederatzik baietz erantzun zuen, baina inkestak ez du argitzen zenbat aldiz erabili zen.

Hala ere, jende multzo zabala agertzen da elkarrizketa horietan inplikatuta (senideak eta lagunak, lankidea, eta abar).

Ikerketa berean maiztasunari buruzko galdera ere egiten zen, etxean eta lanean zenbat erabiltzen zuten jakiteko;

%5ak beti edo maiz erantzun zuen.

Irakurketa eta idazketari dagokionez, erabilera berdintsua edo are txikiagoa da.

Hala ere, galdetuen artean gutxi gora-behera %45a ez zen lanean ari garai hartan.

Datu horren arabera zenbait aldaketa egin behar dira; beraz, lanean ari zirenen artean %11k erabiltzen zuen irlandera gutxienez astean behin edo gutxiagotan.

Emaitza horiek helduen artekoak dira.

Eskolan dauden gazteen egoera ez da berdina.

Hezkuntza Sistemaren lehen eta bigarren mailetan dauden haur guztiek derrigorrez ikasi behar dute irlandera.

Hezkuntza derrigorrezkoa da 15 urte egin arte, eta gainera 16-18 urteko gehienek ere ikasten jarraitzen dute;

beraz, ume gehienek irlandera ikasten dute lau urtetik 18ra bitartean.

Horrek nahitaezko ondorio bat dakar: gaztetxoek ia egunero dute irlanderarekin zerikusirik ikasgelan.

Gainera, gutxi gora-behera umeen %5ak ikasten ditu gai guztiak irlanderaz, eta pixka bat gehiago dira zenbait gai irlanderaz ikasten dituztenak.

Horrez gain, gazte helduen (30 urtetik beherakoen) %20ak esan zuen 1983ko inkestan irlandera erabiltzen zutela ikasgelaz kanpoko elkarrizketetan eskola garaian.

Gutxiengoaren hizkuntz erabileraren proportzio horien konparaketa eginez gero, garbi ikusten da pertsona elebidunek ez dutela bizitza guztian zehar maila berean erabiltzen hizkuntza.

Eskola garaia da erabilerarik handienekoa, eta horren ondoren, askok ez dute gehiago erabiltzen.